IRAKASLEA NAIZ ETA ZER?

Ni P.T (pedagogia terapeutika)ko irakaslea naiz eta nire eguneroko lanean "ilusioz" aritzeko zenbait "truko" eskeini nahi dizkizuet:

Goizean goiz etortzea gustatzen zait lasai ibiltzeko eta gela prestatzen dut. Ohitura daukat arbelean "lelo" bat edo mezu bat jarrita uztea. Ikasleak gelara sartu eta irakurri egiten dute nik ezer esan gabe. Honekin irakurketa lantzen dut era informal batean eta energia, ilusioa, irrifarra jartzen dut beraien ezpainetan. Gaur adibidez hauxe idatzi dut arbelean:

XELEBREA DA GURE AITA
EROSKETAK EGITEN.
JOAN DA DENDARA
ETA HASI DA ESKATZEN:
BI LITRO PORRU, LAU METRO YOGURT
GAILETA ERDI BAT ETA BI INTXAUR.
ESNE GORRI, KAFE TXIRIA
ETA BOST KILOKO BARATXURIA!!

HORI ENTZUTERAKOAN
BARREZ LEHERTU ZEN IA
EBARISTO DENDARIA.

0 comentarios:

Publicar un comentario

Design by WPThemesExpert | Blogger Template by BlogTemplate4U