ODOL GARBIKETA UDABERRIAN


Jakingo duzuen bezala, negu osoan, propoleoa hartzen egon gara eta negua bukatu denean udaberriko odol garbiketa bat egiten dugu. Baserri ondoko zelaietan osin ederrak atera dira eta hementxe dugu erremedio paregabea: osin uraren "bederatzi urrena" egitea. Osin urak organismoaren orekari eustea da bere lanik garrantzitsuena: odola, sabela, hesteak eta giltzirrunak bereziki. Honez gain gure gorputzeko mineralak berritzeko ere oso egokia da.

NOLA EGIN:
Egunero osin sorta bat biltzen dugu (zure eskuan kabitzen dena) uretan garbitu eta litro pare bat ur irekinetan sartzen dugu. Ordu laurden bat irakiten egon ondoren, beste ordu laurden bat uzten dugu. Ondoren infusioa bereizten degu eta hozten uzten dugu. Botiletan hozgailuan sartzen degu. Goizean, eguerdian eta gauean bakoitzak ur basokada bat edaten dugu (eztia, limoia...) bota diezaiokegu. Horrela bederatzi egun jarraiean. Oso erraza da eta denok ditugu etxe inguruan osinak!!

1 comentarios:


Ea guk ere gauza bera egiten dugun.Udaberrirako gorputzak ere prest egon behar du.Muxu bat eta kontatuko dizut.
Mjo


Publicar un comentario

Design by WPThemesExpert | Blogger Template by BlogTemplate4U