IPARRALDEA MAITE DUT:

Iparraldeko probintziak zentzumenentzako benetako gozamena dira. Hondartza amaigabeak, etxetxo zuriko herriak eta munduko gozotegi onenak.

Gure etxean oso zaleak gara goiza edo eguna inguru horretara pasatzera. Bigarren eskuko dendaren bat bisitatu, Lunarekin hondartzan pasiatu eta ardotxo bat terraza atsegin batean hartzea izugarri gustatzen zaigu.

Batzuetan zonalde aspergarria eta baldarra dela pentsatzen badugu ere, oso eremu aktiboa da kulturalki, eta eskaintza gastronomiko eta turistiko handia du oso urrun bizi ez diren txangozaleentzat.

Inguruko supermerkatu batera edo brikolaje-dendetara joatera ere animatzen zaituztet, Donostian hain erraz aurkitu ezin ditugun gauza eta tresna ugari baitituzte!

Hona hemen bisitatzea merezi duten hainbat herri/toki: Sara, Donibane Lohitzune, Baiona, Biarritz, Hendaia, Ziburu/Sokoa...

0 comentarios:

Publicar un comentario

Design by WPThemesExpert | Blogger Template by BlogTemplate4U