AGUR JOXAN!!

Aurreko komentario batean esan nuen bezala, irakaslea naizenez goizetan arbelean zertxobait idatzia edukitzea gustatzen zitzaidala komentatu nizuen, bertan, azken egunean Joxean Ormazabalek idatzitako "xelebrekeria" bat idatzi nizuen bai nire ikasleei eta baita zuei ere.... Nolakoa den bizitza, umorez betetako pertsona bat zela uste nuen, bai, sensibilidade berezi batekoa baina, bere buruaz beste egiteko.... Gaur bere ipuin bat idatziko diziuet, bere oroimenez, neri izugarri gustatu zait:

ZUHAITZ ERRALDOIA

BADA HOR NONBAIT, DIOENEZ, ZUHAITZ HANDI BAT, IMAJINA EZIN DAITEKEEN BEZAIN HANDIA, MILIOIKA ETA MILIOIKA HOSTO DITUENA. PERTSONA BAT HILTZEN DENEAN, HAREN AURPEGI BIZI BIHURTZEN DA ZUHAITZ HANDIAREN HOSTOETAKO BAT. HAIZE LEUN BATEK KULUNKATZEN DITU AURPEGI GUZTIAK. EZ DIRA ASPERTZEN BATERE, HIZKETAN, BARREZ ETA KANTUAN.

DENOK DAUKAGU ZAIN, DIOENEZ, HILTZEN GARENERAKO HOSTO BAT ZUHAITZ HANDIAN.

ZIENTZILARI, KAZETARI ETA FILOSOSFO UGARI DABILTZA ZUHAITZ HORREN BILA. BAINA ORAINDIK EZ DU INORK AURKITU.

0 comentarios:

Publicar un comentario

Design by WPThemesExpert | Blogger Template by BlogTemplate4U