HANDIA EDO TXIKIA??


Ganbaran jarraitzen dugu oporretan, atzo arratsaldean irakurketa saio eder bat burutu ondoren txukunketak egiten hasi ginen, oso dibertigarria!! Traste artean anekdota ugari gogora etorri ziren baina horien artean tximutxo hau azaldu zen..... HAU POZA!! BESARKADAK..... baina bapatean zalantza bat:

- Baina ze txikia den orain, lehen askoz ere handiagoa zer eta.....
- Ez ote da alderantziz, zu lehen txikia izanik tximua handia ikusten zenuela eta orain zu handia eta tximua txikia ikusten duzula?
- Ba berdin da eta musu eman zion.

Gaur goizean Fernando Alonsoren karrera ikusten hari zen gure mutil handia bere tximu txikia besarkatuz!!

2 comentarios:


Asko gustau zait. Muxu handi bat. Valentina.



Baita zuri ere Valentina.............


Publicar un comentario

Design by WPThemesExpert | Blogger Template by BlogTemplate4U