MARIAJE

Kaixo Mariaje:

Gaurko sarrera hau zuri eskeini nahi dizut. Badakizu ez ditudala batere gogoko agurrak, despedidak eta muxu banaketak, baina oraingoa desberdina da.

Urte asko pasa ditugu elkarrekin eta orain jubilatu egin zara. Bai, elkarrekin egoten jarraituko dugu baina diferentea izango da: etxeko kontuak, auzoko gora beherak..... pilpilean jarriko ditugu elkartzen garen bakoitzean baina hemen bizi izan ditugun bizipen guztiak hor daude.

Elkarrekin hasi ginen ikastolan duela 30 urte, ederra da eh!, eta urtez urte ilusioz, gogoz eta elkarrekin kriston gauza pila egin ditugu. Sorte handia izan dugu gustuko lana topatzea eta umen hobebeharra izan dugu beti gure lehentasuna. Jadanik hemen ditugu gure lehen ikasleak oraingoan guraso bezala. Zer pentsatzen ote dute gutaz? Dinosauruak baino gehiago irauten dugula. Urteak pasa gauzak aldatzen joan dira baina beti izan zara nire errefentzi bat eskolan. Orain desberdina izango da, ez pentsa, "gauza" ematen du eh! eta orain bizi dugun eromen zoro honetan oraindik gehiago.

Guk hemen jarraituko dugu Mariaje umeak hezitzen oso lana polita da eta, beste matraka  guztiak bigarren plano batean utziaz. Batzutan pozik besteetan nekez.... baina aurrera!!!

Zuri ere bizitza berri honetan, proiektu berriz betea "por-zierto" hoberena opa dizut, bihotz bihotzez, ederki merezia duzu eta....... ONDO SEGI ETA LAISTER ARTE.

0 comentarios:

Publicar un comentario

Design by WPThemesExpert | Blogger Template by BlogTemplate4U