TXIKORI BELARRA

Belar hau oso ohikoa da belaze, bide-bazter eta landu gabeko lurretan. Ikusgarria gertatzen da udaberrian jaiotzen denean, bere loreak kolore horiz gure soroak estaltzen dituenenan.

Landare bizikorra da, sustrai ardatz formakoa eta mamitsua duena. Oinarritik jaiotzen diren hostoak luzeak eta estuak dira eta gingil sakonekoak, nolabait esanda txikori landarearen antza dutenak. Hortik datorkio izena. Landarearen zati guztiek daukate latex zuria.

Loreek berauen heldutasunera iristen direnean, bola kotoitsu bitxi batzuren itxura hartzen dute eta bilutsik geratzen dira haizea dagoenean edota guk, jolasteko, putz egiten diogunean.

Txikori belarrari propietate terapeutikoak egozten zaizkio gibeleko, behazun, diabete, anemia, arteriosklerosi, hemorroide edo antzeko gaixotasunetan. Hosto gazteak, B eta C bitaminetan aberatsak direnak, entsaladan oso erraz jaten dira beste letxu moeta bat balitz bezala. Gure etxean horrela jaten dugu. 

0 comentarios:

Publicar un comentario

Design by WPThemesExpert | Blogger Template by BlogTemplate4U