OHOREA.....

Aurreko astean, afal orduan, beste anekdota bat gehiago bezala, Anttonek aipatu zigun berak zeramala bere eskolako ordezkari bezala korrikaren lekukoa. Nik orduan esan nion "lekukoa eramatea ohore bat zela". Hor hasi ziren galderak: - Ea zer zen niretzat "ohorea" eta nik hitzak bilatu behar "sentimendu" bat esplikatzeko. Ohorea harro egotea zela, zuk esku artean daramazun lekuko hori oso pertsona garrantzitsuak eraman dutela, herri baten hizkuntza dela..... zirrara bat sentituko zuela ikuitu bezain laster. Ez dakit nola esan baina arduratuta somatu nuen semea. Pentsakor. Korrikaren bueltan jada ahaztuta nuen elkarrizketa eta berak aipatu zigun, baietz zirrararena egia zela eta bera "euforiko" sentitu zela eta neri eskeini zidala korrika saioa. Ze politta ezta?

0 comentarios:

Publicar un comentario

Design by WPThemesExpert | Blogger Template by BlogTemplate4U