GURE ANA, ANITA!!

Blog honetan ez dut gehiegi hitzegin nire inguruko pertsona zehatzetaz, bada ezpada ere beraien intimitatea errespetatu nahiean. Asko hitzegin dut nitaz eta gehiegi nire semeetaz baina, noizean behin gustuko dut norbait goraipatzea. Gaurkoan Ana, sentitzen dut, zuri tokatu zaizu!!

Ana BLOG honetako jarraitzaile sutzua dut eta ez du inongo erreparorik jartzen esateko eta gero bere kritikak egiteko. Gaur bertan esan dit "alegriya" jartzeko nire idatzietan, zain dagoela.

Gaur zu zeu zara ba "alegriya". Ana emakume dotorea, zalapartatsua. Goizean goiz eskolako kafe makinan ondoan kexa eta kexa ibiltzen dena. Baina ez, ez da egia..... dena itxura da!! Ni hasieran kezkatu egiten nintzen baina orain ongi ezagutzen dut eta "marmar" hoien atzean emakume "fiña" dugu gure Ana.

Emakume indartsua, irakasle saiatua,lankide leiala, ama, alaba, emaztea....... denetan kunplitzen du eta gainera inork ez dio kenduko Plaza Berrin lagun artean pote bat hartezko parada. Bejoindeinala Ana! Hire bihotzak argazki honetan agertzen dena baino sutsuagoa den eta. Hi haiz hi gure eskolako "alegriya"!! Segi horrela.......

0 comentarios:

Publicar un comentario

Design by WPThemesExpert | Blogger Template by BlogTemplate4U