SENDA BELARRAK (Haritza)

Haritzaren adar berrien azala dugu sendagai paregabea. Hau da, bere azal lixo eta dirdiratsuak dira TANINOAren iturri.

Hauekin egindako infusioa erabiliko dugu gargarak egiteko eta bai aho edo eztarriko infezioak sendatzeko.

Erabilgarria da beherako mozteko baina erabilerarik sustatuena oin eta eskuen bainuak egitekoa da. Neguaren eta hotzaren ondorioz zartatuta ditugunean, haritz bainuak eginez berehala lasaitu eta berrituko dugu larru azala.

Goxo-goxo oinak edo ekuak bertan eduki eta ondoren zapi xuabe batekin legortuko ditugu. Segituan somatuko dugu hobekuntza.

18 URTE!!

Duela 18 urte ederki kostata nire  jaio eta nire gainean jarri bezain laster hizketan hasi zinen.Nonbait zure jaiotzako penuriak kontatzen ari zinen. Ez zenuen negar egiten baina hitzegiterakoan kezka azaltzen zenuen jadanik.

Berdin jarraitzen duzu, 18 urte pasa dira eta zure presentzia nabaria da gure etxean. Mutil alaia, mogitua, hiztuna, kaskagorra, jatorra eta burrukatzaile bikaina. Hortxe dabil bere batxilerra atera nahiean buru belarri......

Rugbilari eta dantzari, parrandero, sukaldari eta saltsero. Nexka zale eta mimoso..... Berdin da etxean edo parrandan beti besarkatzeko eta muskatzeko presto!!!

URTE ASKOTAN ANTTON!!
MILIOI ESKER GURE POZA ETA ALEGRIA IZATEAGAITIK!!
MAITE ZAITUGU.
                                                                                                             Aita, ama, Eneko, Lur eta Xol.

Design by WPThemesExpert | Blogger Template by BlogTemplate4U