SENDA BELARRAK (Haritza)

Haritzaren adar berrien azala dugu sendagai paregabea. Hau da, bere azal lixo eta dirdiratsuak dira TANINOAren iturri.

Hauekin egindako infusioa erabiliko dugu gargarak egiteko eta bai aho edo eztarriko infezioak sendatzeko.

Erabilgarria da beherako mozteko baina erabilerarik sustatuena oin eta eskuen bainuak egitekoa da. Neguaren eta hotzaren ondorioz zartatuta ditugunean, haritz bainuak eginez berehala lasaitu eta berrituko dugu larru azala.

Goxo-goxo oinak edo ekuak bertan eduki eta ondoren zapi xuabe batekin legortuko ditugu. Segituan somatuko dugu hobekuntza.

0 comentarios:

Publicar un comentario

Design by WPThemesExpert | Blogger Template by BlogTemplate4U