ERREFLEXIO GARAIA!

Batek baino gehiagok pentsatuko zuen non sartu ote naizen, ideiak bukatu ote zaizkidan edo lurrak irentsi ote nauen... Ez, hemen nabil, juxtu juxtuan baina hemen nauzue.

Ikasturtea hasi eta istripu "LELO" bat izan nuen, ondorioz hilabete errenka ibili nintzen. Atzetik etorri dira neumoniak, analitikak eta gripeak... bata bestearen atzetik; ia ia indarberritzeko denborarik izan gabe, eta halaxe jarraitzen dut.

Egungo emakumeok badugu "BETI ONGI" gaudela eman beharreko itxura faltsu bat. Emakume politak, ama maitagarriak, langile finak, amorante paregabeak, alaba prestuak... EZ DA POSIBLE!

Nire 51 urteak esan didate bolada ahul bat bizitzen ari naizela, nire hormonak erotuta dabiltzalako! Gaueko 9tan porru eginda nagoela eta zaindu ordez zaintzeko nagoela  ETA ZER? Horretarako ditut hiru moxolo etxean zer egin jakin gabe...

LASAI ETORRIKO DA UDA ETA...


0 comentarios:

Publicar un comentario

Design by WPThemesExpert | Blogger Template by BlogTemplate4U