SENDABELARRAK

Ikusiko zenuten aspalditik, piskanaka piskanaka,  sendabelarrei buruzko informazioa jasotzen joan naizela bolg honetan. Hasieran nire etxekoengandik jasotakoa eta gero liburuetatik, ikastaroetatik biltzen jan naizena ere.
Noizbait aipatu dudan moduan, garrantzitsua iruditzen zait jakinduri hau ez galtzea eta gure aiton-amonen gauza bat geratzea eta hortxe galtzea.
Ez da horrela, jakin ezazue blog honetan egunero egunero gende ugarik bisitatzen duela sendabelarren inguruak zerbait jakiteko. Horrek esan nahi du jakinmina badagoela eta hori oso ona da.
Nik, ahal dudan neurrian, pittinka pittinka joango naiz nire bizipenak eta espientziak kontatzen, beti pentsatuz agian norbaitentzat baliagarriak izango direla.

NATURAZ BLAI

Udaberria bere soinekorik politena jantzita darama egun hauetan eta hori aprobetxatu beharra dago, dudarik gabe.  Orain "pilak kargatu" gero, inoiz, energia falta somatzen dugunean momentu hauetz oroitu eta TTAK!! bihotza gora!!!

Baserri inguruan zuhaitzak lorez beteta daude: Sagarrondo, gerezi, akezia......... eta erleak lan da lan, lorez lore. Zoragarria ikuskizuna.
Etxe ingurun kabiak egiteko kaxak dauzkagu ipinita, badaude bi momentu honetan txorikumez beteta, ama joan eta etorri eta kumeak txio txioka ixildu gabe.
Gurean ez da kilker lekua baina urtero pare bat hartzen ditugu, egun batzutan etxean eduki ondoren libre uzten ditugu. Hoietako bat isildu gabe ari da kantuan gau eta egun!!

Baratzara inguratzean hor ditugu ilarrak, babak, kalendulak, letxuk..... bere aurpegirik ederrena erakusten.

Eta atzoko gaua benetan " berezia" izan zela. Egun sargori baten ondorioz hiru leku desberdinetan ekaitzak ikusten ziren eta, justu beste aldean, ilargi bete betea!!!. Lau tanta freko aurpegian eta, hor bai sentitu nuela naturaren energia zuzen zuzen nire zainetara sartzen. Hitz batean ZORAGARRIA DA NATURA!!!!!

Design by WPThemesExpert | Blogger Template by BlogTemplate4U