NATURAZ BLAI

Udaberria bere soinekorik politena jantzita darama egun hauetan eta hori aprobetxatu beharra dago, dudarik gabe.  Orain "pilak kargatu" gero, inoiz, energia falta somatzen dugunean momentu hauetz oroitu eta TTAK!! bihotza gora!!!

Baserri inguruan zuhaitzak lorez beteta daude: Sagarrondo, gerezi, akezia......... eta erleak lan da lan, lorez lore. Zoragarria ikuskizuna.
Etxe ingurun kabiak egiteko kaxak dauzkagu ipinita, badaude bi momentu honetan txorikumez beteta, ama joan eta etorri eta kumeak txio txioka ixildu gabe.
Gurean ez da kilker lekua baina urtero pare bat hartzen ditugu, egun batzutan etxean eduki ondoren libre uzten ditugu. Hoietako bat isildu gabe ari da kantuan gau eta egun!!

Baratzara inguratzean hor ditugu ilarrak, babak, kalendulak, letxuk..... bere aurpegirik ederrena erakusten.

Eta atzoko gaua benetan " berezia" izan zela. Egun sargori baten ondorioz hiru leku desberdinetan ekaitzak ikusten ziren eta, justu beste aldean, ilargi bete betea!!!. Lau tanta freko aurpegian eta, hor bai sentitu nuela naturaren energia zuzen zuzen nire zainetara sartzen. Hitz batean ZORAGARRIA DA NATURA!!!!!

1 comentarios:

Publicar un comentario

Design by WPThemesExpert | Blogger Template by BlogTemplate4U