TXAKUR BATEKIN ELKARBIZITZEAREN ONURAK:

Txakurrek maitatuak eta zoriontsuak sentiarazten gaituzte: Ez dago zure txakurrak egiten dizun baino ongietorri hoberik. Lanetik bueltatzean, ikusten nauen bakoitzean korrika egiten du niregana, hamarkadetan ikusi ez bagina bezala.

Jende berria ezagutzen eta lagunak egiten laguntzen digute txakurrek: izan ere, nork ez ditu lagunak egin parkean txakurrak paseatzen ari zela?

Txakurrek sasoi onean edukitzera bultzatzen gaituzte: gure etxean txakurra edukitzea gustatu zaigun arrazoietako bat da ibilaldi luzeak egitera, mendira joan eta naturaz gozatzera behartzen zaituela.

Txakurrek estresa arintzen dute eta gure bihotzaren osasuna errazten dute: Lunak gauez ematen dizkigun mimoek gaitzak sendatzen dituzte egun eroenetan ere.

Txakurrek segurtasuna mantentzen laguntzen digute: txakurra edukitzeagatik susto bat baino gehiago aurreztu dugu baserri batean bizitzen.

Gainera, txakurrek zahartzen laguntzen digute, bikainak dira haurrekin eta helburua ematen diote gure bizitzari. 


Mila esker gure etxetik pasa diren txakur guztiei: Duck, Lur, Xol eta Luna


0 comentarios:

Publicar un comentario

Design by WPThemesExpert | Blogger Template by BlogTemplate4U