Lurra bezala bizitza!


Lurrak bezala bizitzak ere
behar duguna ematen digu beti;
ez beti nahi duguna,
behar ez duguna nahi ukaiten baitugu gehienetan;
ez beharbada nahi adina,
baina ez digu behar duguna ukatuko.
Eta behar duguna inoiz ukatzen digunean ere,
behar dugunik ez ukaitea
behar dugulako da, gauden ziur.
Gu baino jakintsuagoa da lurra, da bizitza.
Ama onak bezala, éz nahi duguna,
behar duguna ematen guri
beti lurrak eta bizitzak.
Josanton Artze.

0 comentarios:

Publicar un comentario

Design by WPThemesExpert | Blogger Template by BlogTemplate4U