IKASTURTE AMAIERA

Berriro ere hemen dugu ikasturte amaiera..... hau da martxa daramana gure bizitzak!! Gure ikastetxeko 20 neska-mutilek eskola honetako azken eguna izango dute. Urte asko pasa ditugu elkarrekin, gehienak haurtzaindegian hilabeteekin hasi eta 12 urte handi bete arte. Hau eskola txiki bat izanik harreman bereziak egiten dira bai ikasleekin eta baita familiekin ere. Momentu hauetan sentsazio indartsuak sentitzen dira barru barruan: poza bizitza aurrera doalako, kezka beraientzat hoberena nahi duzulako eta ardura neska mutil hoientzat eta atzetik datoztenentzat oso inportantea delako guregandik jasotako guztia, ez ikasketa mailan prezisoki bizitzarako gaitasunak bereganatzen baizik. Eta egia esan ez daukate oso erraza!! Talde guztiari hoberena opa dizuet.... zuek egiten duzue nire eguneroko lana hain lan polita eta atsegina!!

0 comentarios:

Publicar un comentario

Design by WPThemesExpert | Blogger Template by BlogTemplate4U