Kaixo Olentzero:
Urtero bezala hitz
batzuk idatzi nahi dizkizut, oso gustuko baitut zure bisita Gabonetan. Iaz egin
nizuen karta ez zen izan ezer eskatzeko, eskerrak emateko baizik.Ikastolan zure
inguruan ume sentitzen laguntzeagaitik. Aurten ez, aurten zertxobait eskatu
nahi dizut, gaitera uste dut nahiko txintxo portatu naizeala urtean zehar.
Lasai Olentzero, gauza bat bakarrarekin konformatzen naiz,
seguru zure zaku zahar horretan badagoela! ILUSIOA eskatu nahi dizut. Gizartea
etsipenez jota dabil eta badakit arrazoiak daudela kopetilun egoteko , baina
horrela ez goaz inora! Agian berriro
hasieratik hasi beharko dugu eta gauza txikiekin ilusionatzen ikasi beharko
dugu, baina bereziki ilusonatuz, hortaz pentsatuz.
Eguneroko bizitzan
egiten ditugun gauza arruntei ilusio dosia ipini behar diogu, eta ez bakarrik
hori, zure inguruan dabiltzanei ere ilusio hori kutxatzen saiatuz.
Badakizu egun
normal batean zenbat gauza polit gertatzen zaizkigun eta ez gara jabetu ere
egiten, automata batzuk bezala funtzionatuz eta ILUSIOARI inongo lekurik utzi
gabe?
Honetarako ume
txikiak inguruan ditugunok sorte handia dugu, beraiek bai ilusioz betetzen
dutela eguna! Baina gero badirudi handitzen ari garen eñean ilusio hori
baztertu egin behar dela ez iñozo bat bezala ikusteko. Eta jada gaur egun
ilusioz jokatzea gaizki ikusia bezala ere badago. “Con la que está cayendo y tu
tan pichi” batekin mutu uzten zaituzte.
Baina ni oso
kezkatuta nago Olentzero, zulo beltz batean sartzen ari garela pentsatzen dut
eta gero eta barruago Orduan eta zailago gora egitea. Gure ideiak blokeatuta
daude, gure sentimentuak ezezkor, gure bihotza triste….EZ DA POSIBLE!! Zuk
ilusio piska bat ekartzen badiguzu berriro ere betik gohora abiatu gaitezke,
eta bizitza ez dela hain txarra konturatzen hasiko gara. Txikitzetik utzi eta
eraikitzen hasiko gara, Poliki Poliki, baina gogotsu …….umiltasunez, elkarri
lagunduz baina pozik .
Bueno Olentzero
zure etorreraren zain irrikitan nago. Jakin pila bat maite zaitudala eta nire
nahiak ulertuko zenitulakoan agurtzen naiz.
Muxu erraldoi bat.
0 comentarios:
Publicar un comentario