ZORIONAK ANTTON!!

Abenduaren 2 an jaio zinen eta txikia zinenean preokupazio handia izaten zenuen. Ni, ama, abenduaren 7koa naiz eta urtetan zure kezka azaltzen zenuen:
"Ama ni lehenengo baina lasai 5 lo egin eta zureak ama, ez jarri triste"

Nik ere, ama izango diren guztiak bezala nire kezkak izaten nituen haurdunaldian. Baina bat oso berezia izan zen. Ni beldur nintzen lehenengo semea"dena" maite banuen nola moldatuko zen nire bihotza "dena" hori banatzeko. Nik gehiago ezin nuen maite, dena maite bainuen orduan! Gutxiago maiteko ote nuen bigarren semea.... Farregurea ematen du baina oso serioki bizi nuen nik arazo hau.

Hor konturatu nintzen Antton nire besoetan jarri zidatenean erditu bezain laster nire bihotza bikoiztu egin zela, egia! Orain bi "dena" nituen. Eskerrak, pentsatu nuen, nire zalantzak paritorioan bertan desagertu ziren.

Gaur 17 urte ditu eta bitalidadez betetako mutila da, maitakorra, hurbila, ero xamarra..... baina "benetazkoa".
Zorionak Antton. AMAK "DENA" MAITE ZAITU!!!!!

0 comentarios:

Publicar un comentario

Design by WPThemesExpert | Blogger Template by BlogTemplate4U