IKASLE IZAN NINTZENEKO GOGOETAK

Gaur Errege Magoen eguna da eta ikasle guztientzat azken opor eguna da. Gaurko egunak bi zati nabarmen ditu, goiza eta arratsaldea. Goizean oraindik ez zara jabetzen biharko egunak dakarkizuna baina erroskoa jan ondoren beherakada nabarmena da. BIHARKO EGUNA!!

Oso gogoan ditut nire ikasle garaietako igande arratsaldeak, ni ere gazte izan nintzen, niri ere parrandak ikeragarri gustatzen zitzaizkidan, baina igandeko bazkari ostean aurpegia aldatzen zitzaidan. Erabat kopetilun eta ezezkor jartzen nitzen, pentsa, oraindik ere goratzen naizela!!

Gaur egun ni ez naiz ikasle, ni langilea naiz baina "enpatiaz" semeekin batera sufritzen dut, gogoan dut, eta pena ematen didate.... Langileok ez dugu zama hori, beste batzuk izango ditugu baina ez holakoak: "ikasi banu, garbira pasa izan banu, ez dut ulertzen JODER! galdetu banio, ez dut bilatzen eta orain nori eskatuko diot........." Benetako estresa, ia ia desesperazioa. Ba omen dira beste batzuk bost axola zaienak, baina nik oraindik ez dut inor ezagutu.

Izugarrizko amorrazioa ematen didate, bere lanetan goxo goxo daudenak eta ikasleak primeran bizi direla aho bete esaten dutenak. Hasi ditezela ikasten akzesoa eginez. Nik ez dakit zueri, baina niri ikeragarri kostatu zitzaidan lizentziatura lortzea, baina egia esan pena merezi izan didala, gaur egun zoriontsu bainaiz biharko egunez  nire nexka-mutilak ikusteko irrikitan nagoelako. ANIMO GAZTEAK, ZUENA DA MUNDUA!! EUTSI GOIARI!! NIK ULERTZEN ZAITUZTET!! BAITA PITTIN BAT SUFRITU ERE.....

0 comentarios:

Publicar un comentario

Design by WPThemesExpert | Blogger Template by BlogTemplate4U