IKASLE GUZTIEI ESKEINIA


Berriro ere iritsi da ikasturte bukaera, une gogorrak ikasle gehienentzat. Konbertsazio asko izanten dira nire inguruan ikasleak primeran bizi direla azpimarratzen dutenak: astean zehar mahaian eseri eta bapo jan, armairua ireki eta kamiseta garbi garbiak ipini, aste bukaeran parranda ederrenbat bota.... Baina, gauzak ez dira hain errazak ikasle batentzat!
Astelehena iritsi, motxila ireki eta hor azaltzen dira aste buruan bukatzeko zenituen lanak ximur ximur eginda; bertan lagunak pasatako apunte fardoa ikutu ere egin gabe; orduan gogoratzen duzu irakasle pipertu haren azken sermoia, arrazoirik gabe ere baietz eta baietz erantzun zeniona "portsiakaso". Beste patrika batean errekuperaketen egutegia, San Juanetan!!, bestean datorren kurtsorako hartu beharreko erabaki garrantzitsuak....
Benetan estresantea iruditzen zait ikasle garaian bakoitzak eraman behar duen zama. Askotan motxila "psikologikoa" da baina, oso pisutsua. Ondo ipinita eraman beharrekoa ez desorekatzeko eta kentzen duzunean ere pisua somatzen duzun hoietakoa.
Bai, langileok lan asko egin behar izaten dugu baina gehienetan, oso motxila arina daramagu etxera. Erraz deskonektatzen dugu eta gainera gehiago edo gutxiago ordaindu egiten digute.
Hemendik doa ba ikasle guzti guztientzat nire besarkadarik beroena: txiki eta handi, bizkor eta makal, langile eta alfer, guztientzat. Nire aldetik errespeturik handiena!

0 comentarios:

Publicar un comentario

Design by WPThemesExpert | Blogger Template by BlogTemplate4U