SENDA BELARRAK (Baleriana)

Oso ezaguna gure artean, ez landarea bera, bere lasaitzeko duen ahalmenangaidik baizik.
Landare honen sustraiak dira sendagai bezala erabiltzen direnak, hortik nonbait hain berezia egiten duen lur sapore hori.

Balerianak gure lasaitasuna berreskuratzen laguntzen digun lora ospetsua da: lo ezinaren aurka, urduritasuna, dardarizoak, sabeleko nerbioak..... Gaur egun modu askotara aurkitu dezakegu produktu hau: tantak, grageak, infusioak....

Lasaigarria bada ere inoiz ez zaitu tontotuta uzten, freskuago sentitzen zara eta pentsatzeko modu orekatuagoa ematen dizu. Lehen esan dudan bezala oso sapore txarra du, beraz grageak hartzea da gomendagarriena. Baina ongi begiratu kaxan proportzioak eta nondik norakoak. Nik "Soria Natural" erosteko ohitura dut.

0 comentarios:

Publicar un comentario

Design by WPThemesExpert | Blogger Template by BlogTemplate4U