BARATZEAN !!

Eguraldi ederra egin du gaurkoan eta hau aprobetxatu beharra dago gure ortuan sasoi berriari ekiteko. Goizean, Jabierrek fruitu gorrien landaketa egin du: marrubiak, groseilak, mazuztak........ Eta arratsaldean, familia osoa kalak (lorea) berlandatzen ibili gara. Kala pilo bat genituen hortik eta hemendik sakabanatuta eta,  gure baratzean ere lorak eduki nahi ditugunez, hona ekarri ditugu mordoska bat.

Aja!!!!! eta afaltzeko gure tipulin, gure baratxuri frexko eta gure "ganbekin" (gezurra)..... errebuelto eder bat prestatu dugu. Aurretik etxeko porruekin, porru salda eder bat.

Animatu eta jarri zu zeuk ere zure baratzatxoa...... merezi du!!!

0 comentarios:

Publicar un comentario

Design by WPThemesExpert | Blogger Template by BlogTemplate4U