Haziekin jolasean!

Martxoan gaude jada eta badirudi egun euritsuak eguzkiari tarte bat egin diotela. Gu hazitegiak prestatzen ari gara, orain baita haziak ereiteko sasoia. Bi hazitegi prestatuko ditugu, bata etxe ondoan, eta bestea baratzean bertan. 

Urte batetik bestera zenbait hazi mantentzea gustatzen zaigu; loreak, perrexila, kalabazak... Baina denen artean gehien mimatzen dugun hazia tomatearena da. Urte asko darama tomate honek gure baserrian eta oso landare ona da, beraz urtez urte haziak mantentzen saiatu gara. Pixkanaka joango gara prozesu honen berri ematen, ea zorte pixka bat dugun!

Hemen daukazue Jabierren "palet"-ak berrerabiliz eginiko "artelana". ¡Es un crack!


0 comentarios:

Publicar un comentario

Design by WPThemesExpert | Blogger Template by BlogTemplate4U