SENDA BELARRAK (BERBENA)


Euskal Herrian aspaldidanik da oso ezaguna eta erabilia. Berbenaren ezaugarririk garrantzitsuena zikinkeria, pasmoa, infekzioa kentzea eta garbitzea da.
 Zauriren bat gaiztotu edo azalean zerbait sartuz gero (arantza, ezkarda...) berbena enplastuak jartzen ditugu. Enplastu hau hiru egunetan jarri, eta zazpi egunetan atseden hartu. Ez bazaigu behar bezala sendatu, berriz jarri dezakegu.
 Sinusitis kasuetan, enplastuak kopetan jarriko ditugu. Katarroa, bronkitisa eta abar edukiz gero, bularrean edo bizkarrean berbena belar enplastua jarriko dugu lehen esan bezala, hiru egunez jarri eta aste bete deskantsu

 NOLA EGIN ENPLASTUA? Oliba oliotan eskutakada bat berbena jarri, piska bat gorritzen denean arrautza baten zuringoa botako diogu tortila antzeko bat eginez. Zapi batean bildu eta gure gorputzak aguantatzen duen beroena jarriko dugu. Gau osoa mantenduko dugu.

0 comentarios:

Publicar un comentario

Design by WPThemesExpert | Blogger Template by BlogTemplate4U