MAITE DITUT MAITE.....


Esan ohi da, hala uste ere askok,
gauza guztien gainetik bere burua maite duena
dela berekoia.

Ez da hala,
ez dago inor berekoia baino gutxiago
 bere burua maite duenik;
bere burua maite ez duelako
ez ditu besteak ere maite.

Bere burua maite balu,
bera bezalakoak diren besteak ere maiteko lituzke;
ezingo litzateke beregan maite duena
besteengan maitatu gabe egon.

Besteak nola maite ditugun,
horren bezala ez beste ezerk erakusten
nola dugun maite geure burua maite.



0 comentarios:

Publicar un comentario

Design by WPThemesExpert | Blogger Template by BlogTemplate4U