SENDA BELARRAK ( EZKIA)

Oso zuhaitz urrintsua da ezkia. Loretan dagoenean  inguru guztian izaten da usaina, eta erleei asko gustatzen zaie.

Euskal Herriko toki askotan dago landatuta: pasealekuetan, parkeetan, plazetan....

Ezkia lasaigarri gisa erabiltzen da batez ere. Oso lagungarria da urduritasunarekin zerikusia duten hainbat gaixotasun edo sintoma sendatzeko.

Urduritasuna dela eta, lo egin ezinik, nekatuta, ahul, estresak jota edota buruko minekin ibiliz gero, lagungarria da ezki infusioa hartzea. Basokada bat ur irakin bakoitzeko koilarakada bat lore erabiliko dugu. Pentsa, etxe atarian ezki bat jartzea komeni omen da eta bere babesean eserita egonez zure burua lasaitzea lortzen omen duzu!!!

0 comentarios:

Publicar un comentario

Design by WPThemesExpert | Blogger Template by BlogTemplate4U