SENDA BARAZKIAK (AZA)


Ohitura dugu "senda-belarrez" hitzegiteko baina ez "senda-barazkiz"baina ez dira belarrak soilik erabili ditzakegunak gure osasuna zaintzeko. Baratzetan hazten diren baratxuri, aza, tipula edo perrexila primerako sendagaiak dira gure eguneroko ajeak sendatzeko. gaur AZARI buruz hitz egingo dizuet.

AZA!!!! Pertsonaia politiko euskaldun itsu batek esan omen zuen behin Euskal Herria askatuz gero, egunero, AZA-JATE zoritxarrari aurre egin beharrean esklabutan aurkituko ginateke!! Inozente hutsa denaren medaila irabazi zuen honek!!

Aza ikaragarria da: A-B-C eta E bitaminak dauzka. Kaltzio, sufre, silize, magnesio eta iodoa. Burdina eta klorofila.

ZERTARAKO?
Anemiaren kontra, indarrak berreskuratzeko eta odola garbitzeko. Katarroak eta gripea sendatzeko. Arnasbide eta birikak garbitzeko. Ultzerak sendatzeko. Honez gain, kantzer arriskua gutxiagotzen du (kolonekoa bereziki). Odoleko azukrea murrizten du eta gibela txintxo-txintxo zaintzen du. Erreuma, artritisa edo giharretako minak kentzen ditu.

NOLA PRESTATU?
* ZUKUA likuadoran egin eta gero eztia bota eta hartu (ultzera, gastritisa edo indartzeko)
* DIETAN: koloneko minbiziaren aurka, gibela zaindu edo azukrea jeisten du.
*ENPLASTOAN: Giharretako minak edo hezurretakoak baretzeko. Hartu aza hostoa, trapu batez estali eta plantxa beroa pasa. Gorputzeko atalean jarri eta trapuarekin lotu.

Gure etxean, negu partean, astero jaten dugun barazkia da.


0 comentarios:

Publicar un comentario

Design by WPThemesExpert | Blogger Template by BlogTemplate4U