BAI, BADAKIT......

Bai, oso ondo dakit lekzioa: 20 urteko semeak hegoak ireki eta bere bidea egin behar du.... bakarrik, ilusioz, zailtasunez...betetako bidea, baina bere bidea. Teorian oso ondo ulertzen dut, praktikan ez hainbeste. Bezperetan "insoportablea" jartzen naiz, polizien galdeketetan  baina okerrago: - Zer daramazu gainean? - Badakizu ikastera zoazela, ez egin txorakeriarik....Neroni nekatzen naiz nitaz. Hau guztia horrela, lehenbailen abiatzea da hoberena eta denok lasaitzea. Baina hau ere izango da ama baten "sena":kumeak hegoak ireki aurretik egan ondo dakiela ziurtaztea!!

0 comentarios:

Publicar un comentario

Design by WPThemesExpert | Blogger Template by BlogTemplate4U