BARATZURI ZOPA


Badirudi gure etxean soilik jaten dela baratxuri zopa. Anttonek dionez "hau jada ez da inon jaten, gure etxean bakarrik...." Baratxuri zopa parrandarekin lotzen dugu, ordu txikitan, gorputza "mareatu" xamarra somatzen zenuenean, hartu eta primeran sentitzen zinena ......" Euskal Herriko Jai Batzordeak: erakutsi baratzuri sopak dituen ahalmenak.

Gure etxean, negu partean astero jaten dugu afal orduan.
Lapiko batean baratzuria laminetan eta olioa berotzen dugu, justu justu kolorea hartzen hasten denean ogia botatzen diogu eta zurezko koilara baten laguntzaz bueltak ematen dizkiogu. Minutu bat igaro ondoren "pimenton" goilara txikitxo bat botatzen diogu eta bueltaka jarraitzen dugu. Ia ia segidan ura botatzen hasten gara sopa goxo bat osatu arte. Gatz piska bat eta azken momentuak arrautz irabiatu bat.

Sopa hau jan ezkero edozein xuspertzen da.

0 comentarios:

Publicar un comentario

Design by WPThemesExpert | Blogger Template by BlogTemplate4U