NIRE ESKARI PERTSONALA

Zalantza handiak izan ditut sarrera hau idazterako gariean, egokia ote den, ez ote den ausartegia.... Baina  nik beti esaten diet gure neska mutileei, laguntza behar dutenean esateko, eskatzeko.... bere desioak azaltzeko eta ahal den neurrian elkarrekin betetzen saiatuko garela. Baina, gu ez garela "magoak" eta askotan ezin ditugula asmatu ume batek bere buruan dabizkion ideiak, eta honela... ezin lagundu!
Teoria hau gaur nire buruari aplikatu diot: "Kontxi, ez baduzu eskatzen, ez bazara ausartzen, ez duzu hanka sartuko, hori bai, baina besteak ezin lagundu, hori ere bai" " Beno ba aurera!!"

Aurten gure Ikastolan, kurtsoa hasi ondoren, bi ume errumaniar hasi ziren: Andrei 4 urtekoa eta Paul 3 urtekoa. Bere gurasoekin batera egin zuten proposatutako harrera programa eta hasiera hasieratik, gure monjetako frantzesa martxan jarriz, oso ondo komunikatu ginen. Beraiek diotenez, lehentasuna umeen heziketa dute. Duela urte pare bat aitak Irunen pasa zuen bolada luze bat eta gure hemengo bizitzeko moduaz maiteminduta, familia hartu eta hona etortzea erabaki zuten.
Eskolan txoratzen gaude gure bi ttiki hauekin. Ez dakizute zein ondo egokitu diren lagun taldera!!

Baina denbora aurrera doa eta gurasoak kezkatzen hasiak dira. Lana behar beharrezkoa dute bitako batek Euskal Herrian gelditu ahal izateko. Badakit oso oso zaila dela hemengo egoera baina..... Aita informatikoa omen da eta ama ere formazio handiko emakumea omen. Biak gaztelaniaz ondo moldatzen dira eta euskaraz ere hasiak dira. Hemen doa nire eskari pertsonala: Norbaitek behar balu gizon edo emakume bat edozein lanetarako hemen daude Andrei eta Paulen gurasoak.

Nire ikasleei esaten dieten bezala, zuk eskatu, zuk esan lasai...... GERO GEROKOAK!!    Mila esker aldez aurretik

0 comentarios:

Publicar un comentario

Design by WPThemesExpert | Blogger Template by BlogTemplate4U