BERDEAREN INTIMITATEA

Egunero egunero, eguraldiak laguntzen badit beinepein, etxeko atarian eseritzen naiz, ingurua dastartzera. Minutu bat, bost minutu edo infusio bat hozten den bitartean......Gaur arratsaldean exeri naiz nire txokoan eta momentu horretan konturatu naiz berdeak inguratzen ari nauela eta gustura sentitu naiz, bilduta sentitu naiz. Inguruko berde guztiak giro intimoago bat ematen dit. Zuhaitzen hostoak, oinak lastantzen didan belar goxoa, baratzeko letxu berde berdeak, melisaren hosto disdiratsuak......kabian bezala sentitu naiz.
 Jada ez ditut ikusten neguan bere biluztasunean ematen zizkudan urruneko mendi elurtuak edo inguruko baserriak baina gaur berdez inguratuta goxo-goxo sentitu naiz.

0 comentarios:

Publicar un comentario

Design by WPThemesExpert | Blogger Template by BlogTemplate4U