SENDABELARRAK (PASMO BELARRA)

Etxean bi zakur ditugu, Xol eta Lur. Lur "cocquerra" da eta oso iletsua da. Urtero moztu behar izaten diogu galparra. Adinez ere xahar xaharra da eta aurtengo udaberrian ilea moztutzerakoan belarri batean infezioa zuela konturatu ginen. Albaiteroarengana eman aurrtik nire frogatxoak egiten hasi nintzen. Egunero egunero paso belarraren infusioarekin zauria garbitu diogu eta gero"betadine" piska batekin legortzen uzten genion. Berehala egin zuen onera eta oraindik zaintzen badiogu ere esan dezakegu zauriak oso itxura ona hartu duela.

Ikusten duzuen beala, sendabelarrak ez dira erabilgarriak pertsonekin soilik, oso onak dira animalien gaixotasunak sendatzeko. Baserrian ardiak beherakoa izaten duenean lar punten ura ematen diegu. Lurrek begietan makar asko izaten duenean kamomila urarekin garbitzen dizkiogu eta arkusoak uxatzeko ere landareekin egindako pozima bat ematen diegu.

PASMO BELARRA ZAURI GAIZTOTUAK SENDATZEKO PAREGAEA DA!

0 comentarios:

Publicar un comentario

Design by WPThemesExpert | Blogger Template by BlogTemplate4U