ILARRA ALETZEN.......


Larunbata, gaueko hamarrak. Bakar bakarrik nago etxean eta lehen ilarrak aletzen hasi naiz. Bost minutu igaro dira eta Antton iritsi da. aurkitu duen guztia jan ondoren bere laguntza eskeini dit,ilarrak aletzen.......

Zein lan politta den hau! Uzta jaso ondoren etxean garbitu, aletu, zuritu, prestatu........ Berbetan egon gara aletzen denuen bitartean, usain berezia zegoen, udaberri usaina, Ilarra oso barazki fina da eta horrela zaindu behar da, leun leun, minik eman gabe.

 Batzuetan hizketan, besteetan isilik, aletxorenbat ahoan dastatuz gau erdia eman digu. Beste plazer bat gure baratzeak ematen diguna!!!!! Beno eta gaur bazkaltzeko gure lehen ilarrak!!!!!!

0 comentarios:

Publicar un comentario

Design by WPThemesExpert | Blogger Template by BlogTemplate4U