KATTAGORRIAK ETXE INGURUAN

Duela urte pare bat etxe inguruan daukagun intxaurronden inguruan kattagorrirenbat ikusten genuen izu-izu negu partean jateko zerbaiten bila. Piskanaka eskolatik bueltan eguerdi parteetan maizago ikusten hasi nintzen eta krixton poxa ematen zidan etxe ingurun kattagorriak ere edukitzea!




Neguan janari eskasia izaten dute eta zuhaitzetan artaburuak jartzen hasi ginen ea animatzen ziren eta bai, segituan hasi ziren lokotxak zuri zuri uzten. Helburua zan piskanaka gero eta gertuago jartzea etxeko lehioetatik ikusi ahal izateko.

Hala izaten ari da, oso emozionantea! Alde batetik lokotxak jartzen jarraitzen dugu baina beste zuhaitz batean intxaurrez bete dugu egurrezko kutxa bat eta kaxak balkoitxo bat bezela dauke. Kattagorrian intxaurra barrutik hartu, koxkan jarri eta lasai lasai intxaurra jaten egoten da. Gu etxe barrun gaudenez ez dira beldurtzen. Eta gainera nik esango nuke ohitu egin direla gure presentzira.



Ongi etorriak bada kattagorriak Etxeluze baserrira!

0 comentarios:

Publicar un comentario

Design by WPThemesExpert | Blogger Template by BlogTemplate4U