10 URTE ELKARREKIN!

Urte asko pasa dira amak bloga hasi zuenetik, 10 urte gaurko egunean...

Garai hartan gurasoak ez ziren sare sozialetan gehiegi manejatzen (facebook akaso)... baino amak beti izan du espiritu gazte eta abentureroa. 

Blog hau sortu nion, bere gauzatxoak munduarekin elkarbanatu zitzan, inork irakurriko ez zuelakoan. 

Baina oker negoen, gure Kontxesik beti erakusten duen konstantzia eta nekaezintasunari esker, bloga laister hasi zen lehen bisitariak jasotzen pixkanaka-pixkanaka komunitate txiki hau sortu arte. Dagoeneko hamarkada bat darama eta milaka bisitari ditu hilabetero!

Gaur egun amak sare sozial eta webgune guztiak dominatzen ditu, irakasle birtual paregabea da eta ezin naiteke berataz harroago egon... beragandik jaso dut nire jakin-min bukaezina, bizitzako gauzatxo guztiak besteekin elkarbanatzeko grina eta beti ikasten jarraitzeko irrika. 

Hemendik 10 urtera hemen jarraituko dugulakoan, muxu erraldoi bat txoko hau bisitatzen duzuen guztioi! 

Maite zaitut ama, 
Eneko. 

1 comentarios:

Publicar un comentario

Design by WPThemesExpert | Blogger Template by BlogTemplate4U