GAUR SAN IXIDRO! BASERRITARREN EGUNA.


Gaur San Ixidro da baserritarren eguna. egun hau beti berezia izan da gure etxean. Gurasoak, biak baserritarrak ziren eta urtero ospatzen genuen modu batetara edo bestera......

Menua ere berezia izaten zen. Etxeko ilarra eta babekin menestra eder bat egiten zuen gure amak, bigarren plartera txuleta eder bat eta postre bezala marrubiak gañakin izaten zen.


Gaur egun baserrian bizi gara  eta inoiz ez naiz hain kosziente izan nolako altxorra den aukera hau izana.  Niregatik pertsonalki eta nere semeengatik ere.
Egunez egun kabia osatzen ari gara, txoko desberdinak jartzen, baratza gero eta osotuago bat egiten...... ez da broma! Garai txarrak datozkigu eta zaindu beharra dago!!

Baratza osatuta dago udako barazki guztiekin: tomate, piper,kalabzin,berenjena, lekak.... ez da ezer falta. Bestalde izizkailua lepo daukagu. Hamabostean behin erosketak egiten ditugu eta lixto!

Garajean lan mahai bat egiten ari gara, bertan bakoitzak bere proiektuak gauzatzeko, nik bustingintzakin hasteko gogoa daukat.
Jardiñean ttiipolit bat jarri dugu, lasai eta bakrrik egoteko txokoan ( meditazioa....) egiteko.
Laister yakuzzia montatuko dugu, jada hirugarren uda izango da. Krixton deskubrimendua.
Etxe inguruak ere txukuntzen ari gara familia osoa: amak erropa garbitzen zuen putzua garbitu dugu, bideak txukundu ditugu, paseo berriak iriki ditugu.... Oso ilusionatuta gaude denok eta hori oso inportantea da! Ilusioa mantentzea....

Gaur bada, San Ixidro eguna afari berezi batekin ospatuko dugu. eta bitartez eskerrak eman baserrtar izateko ohorea izan dudalako.  GORA SAN IXIDRO! GORA BASERRIA!

0 comentarios:

Publicar un comentario

Design by WPThemesExpert | Blogger Template by BlogTemplate4U