Gure familian betidanik egon da mikologiaren inguruko interesa. Bai aita eta bai Antton oso perretxikozaleak izan dira. Tamalez, Javierrek oineko arazoak dituenetik ezin izan dute elkarrekin ibili mendian. Hala ere, etxeko ttikia ez da kikildu eta bere kabuz joaten jarraitu du Lunaren konpainian eta txoko berriak deskubrituz.
Perretxiko gustokoena Onddoa dugun arren, zizak eta bestelakoak ere asko maite ditugu. Errebueltoan, arrozarekin, kroketak eginez... mila eratara aprobetxatu daitezke eta denak ezinhobeak.
Azken aldian, Anttoni bere lagunak juntatzen zaizkio, eta egia esan, lagunartean egiteko plan ezinhobea da! Perretxiko liburu on bat erosi, mendiko bota batzuk eta listo! Animatu zaitezte?
0 comentarios:
Publicar un comentario