Kaixo irakurleok,
Oraingoan nik, Enekok, idazten dizuet ikasketen inguruan. Aspaldidanik entzuten da gaur egungo gazteria pasiboa dela oso; eskolatik etxera, eta etxetik lagunengana dabilen gazteria. Gaurkoan, hau ekiditen dabilen programa bati buruz hitz egitera nator: GAZEri buruz.
GAZE, ikaslegoak ikaslegoarentzako sortutako programa bat da; goi-heziketan iniziatiba pizten saiatzen dabilena.
Laburki esanda, GAZEk gazteria bere etorkizunaren inguruko erabakiak hartzera bultzatu nahi du 5 konpetentzia nagusi sustatuz: sormena, komunikazio eraginkorra, ideiak proiektu bihurtzea, autoebaluazioa eta talde-lana.
Ekitea iniziatiba hartu eta protagonista izatea da, hortaz, AURRERA!
ZORIONAK "GAZETARROK" GURE ETXEAN POZA ETA ILUSIOA BERPIZTEN LAGUNTZEAGAITIK!!