BIZITZAREN UNIBERTSITATEA


 

Urteak daramatzat Hezkuntza munduan eta noizean behin atzera begirada bat botatzea gauza politta da.
Nabaria da garaiak oso azkar aldatzen ari direla eta egungo neska- mutiko kozkorrak bere ordenagailu pertsonala daukatela bere mahai gainean. Aurrerapen izugarria da hau, hori egi borobila da. Esku artean lehio ireki bat daukate, eta egia esan, ni baino askoz ere treneagoak dira bere erabilera ainitzean. Jada, ez dugu hiztegi potolori behar, akats ortografikoak erraz disimulatzen dira eta elkarren arteko lanak asko errazten ditu, ia ia ikusi ere egin gabe.
Ni neu oso zalea naiz teknologia berrietan, traketsa baino traketsagoa baina saitzen naiz, gainera ikasleak izugarri erakusten didate....

Baina bada beste ikasketa moeta bat, bizipenetatik datorrena, esperientzietatik, behaketetatik.... inork erakusten ez diguna zehatz mehatz baina zu zeu "klak" egun batean konturatzen zerana. Honetan ankamotz gabiltza, benetan diotzuet!!

Orain pentsatuko duzue gure gaztetxoak inoiz baino aukera gehiago dituztela, mendira joaten direla eguraldi ona egiten duen guztietan.... bai jun bai baina bideko konbertsazio hoiek falta dira agian. Belaunaldi batetik bestera trasmititzen diren horiek, naturarekin bat egiten gaituenak, pentsatu arazten digutenak.... naturaz dastatzen erakusten digutenak. Hau oso garbo somatzen ari gara egiten ditugun irteera gutxi hoietan, gutxi batzuk bakarrik azaltzen dute naturarekiko janmina, gehienak ondo pasatzera doaz, besterik gabe. Eskolak ere badu bere partea, lehen askoz ere jarduera gehiago antolatzen ziren inguruko baliabideettara joaz, orin berriz interneta daukagu eta kitto!

Bigarren erreflesio batetara ere iritsi naiz. Aurten berriro hartu dugu sukaldaritza proiektu bat bezalaeta gure Haur Hezkuntzako umeak ikaragarri disfrutatzen ari dira. Oso gauza politak egiten ari gara gure sukalde berrian Arantzaren laguntzaz. Hasiera batean oso kurioso izan zen umeak nazka aurpegia jartzen zutela eskuak arrautzetan sartu behar zituztenean, masa gosrdina ikutu behar zutenean....ohitura falta!Hemen ere bizitzaren unibertsitateak "pallo" egin digu.
Ume batentzat bere gurasoekin sukaldean saltsan aritzea plazer bat da: kroketak arrautzetan bustitzea, patatak zuritzea, bizkotxo bat dekoratzea.... zein ez da gogoratzen!! Gainera jarduera hoietan lantzen diren kontzeptu piloa ez dago inongo liburuetan idatzita.

Ea ba, utz ditzagun piska bat alde batera txanelak eta biderketa buka ezinak eta jarri gaitezen pentsatzen automitikoki ikasten diren gauza hoiek ez direla hain automatikoak. Atera gaitezen gaur bertan zuhaitzak behatzera, explika diezaiogun orain lorea eta gero fruitua, baina adarra eskuetan dugula. Merezi du!!

0 comentarios:

Publicar un comentario

Design by WPThemesExpert | Blogger Template by BlogTemplate4U