Badoaz baratzan martxoko lanak aurrera. Alde batetik fruitu gorri gehiago jarri ditugu (Marrubi, mazuzta, groseillak... Oso politak, errazak zaintzeko eta goxuak jateko direlako.
Bestalde haziak ereiten ere hasi gara: tomateak, kalabazak....... negutegiako babesean eta azenarioak zuznean kanpoko bankaletan.
Jada neguko landareak kentzen ari gara eta bankalak garbitzen. Uzta berria ere jasotzen hqasi gara, momentuz ilarra, baratxuri freskoak eta trigeruak. Baba lorertan dago eta laister izango dugu lehen bildualdia.
Porruak ere atera eta konjeladorean sartu ditugu luzatzen hasi baino lehen.
Aaaaaaaa!!!! loreen bankala ere ornitzen jarraitu dugu. Atzo dalia bulbo berriak sartu genituen. Ez dago uzta politagorik gainean lore sorta bat daramana bezelakorik!
0 comentarios:
Publicar un comentario