SENDA BELARRAK (SAN JOSE LOREA)


Loretxo ezagun eta apal bati buruz hitzegingo dizuet gaur: San Jose Lorea (primula veris canescens).
Primula lore familiako landaretxo ezaguna eta sendabide ona. Bide bazterretako kidea, ziur nago ezagutzen duzuela. Udaberri aurrenetako lili politta, polittik bada.
Primulaezekoen familiakoa dugu esan bezala eta gaur egun, azken urteotan behintzat, San Jose aurretik loratzen dena; ez dakit aldaketa klimatikoagatik izango den edo.
Euskal Herrian biziki estimatu eta maitatutako lorea dugu hauxe. Bai apaingarri gisa baita sendabelar bezalaezaguna da. Loreak lasaigarriak dira eta buruko mina baretzeko erabiltzen da. Sustraiak berriz, arnas bideetako botika bezala erabiltzen dira, katarroak eta hotzediak sendatzeko. Jateko ere erabiltzen dute oraingo sukaldari ospetsuek.

Hemen duzue S.Jose loreekin egindako olioa, hezur eta giharretarako, zain tiratu, uzkurdura, ziatika, gerritako min eta antzerako arazoentzat egokia:

HAR EZAZUE KRISTALEZKO BOTILA BAT, LITROKOA, ETA S. JOSE LOREZ ETA OLIOZ BETE GOTAINO. IPINI KORTXUA ETA EGUZKITAN EDUKI HILABETEZ, LEHIO KOXKAN. ONDOREN TRAPU ZURI BAT BUSTI ETA GORPUTZA IGURTZI BELDURRIK GABE

0 comentarios:

Publicar un comentario

Design by WPThemesExpert | Blogger Template by BlogTemplate4U