SENDA BELARRA (BELARRI BELARRA)

Euskal Herrian oso ezaguna da eta asko ikusten da, aspalditik erabili da sendabelar gisa. Zauriak ixteko, ospelak sendatzeko, erle eta xomorroen ziztadaren aurka, gogortasunak guritzeko eta erredurak sendatzeko erabiltzen da landare hau; baina badu erabilera oso ezagun bat: belarriko min arinak lasaitzen laguntzea. Horrelakoetan, hartzen dugu hosta handienetariko bat eta erditik zatitzen dugu. Hatz artean estutu eta belarri zuloan tanta pare bat bota. Egunean bi edi hiru aldiz errepikatu. Oso landare gogorra delako deitzen zaio ere"beti-bizi".

0 comentarios:

Publicar un comentario

Design by WPThemesExpert | Blogger Template by BlogTemplate4U