AMONA PILARREN UKENDUA



Hemen duzue gue ama,  amona Pilar bezala ezaguna. Beti izan da oso belar-zale eta etxekoak edo abereak gaixotzean beti izaten du bere erremedioa sendatzeko. Gaur egun, bere bastoia hartu eta hor ibiltzen da berbena bila... Baina "Amona Pilarren ukendua" oso oso ezaguna da. Ikastolako ume guztiak pasatzen dira bere sukaldetik, baserri inguruan belarrak bildu, garbitu eta elkarrekin ukendua egiteko.

BELARRAK:

- Berbena belarra (eskutakada bat)
- Pasmo belarra (eskutakada bat)
- Iodo belarra (eskutakada bat)
- Plantiña belarra (eskutakada bat)
- Intxusa adarrak (zuritu eta bigarrez azalaren eskutakada bat)
- Oliba-olioa (litro bat)
- Argizari zati bat (zati txiki bat)

Lapiko batean litro bat oliba olio jarriko dugu berotzen eta banan banan belarrak gehitzen joango gara.
Belar batetik bestera bost minutuko tartea egingo dugu.

Belar guztiak xigortuta geratzean sutatik apartatuko dugu lapikoa eta bertatik substantzia likidoa aterako dugu pasadore baten laguntzaz. Lortutako likidoan argizari zati bat botako dugu. Lehenbailen poto txikietan banatuko dugu ukendua eta hozten utziko dugu. Segituan ohartuko gara krema baten textura hartzen duela. Erabat hozten denean ontziak tapatuko ditugu eta leku fresko batean jasoko ditugu.

ZERTARAKO?
Berez ukendu tiratzailea deritzo, hau da, grano gaiztoak ezin atera dabiletzanea, arantza bat sartu dugunean.... gauetan jarri eta ateratzen laguntzen du. erredurak sendatzeko, kisteak desegiteko.... primerakoa. Egin froga eta zu zeu konturatuko zara onuretaz!!!

Amona Pilarren ukendua Argentinan, Ukranian eta munduko leku askotan da ezaguna!

0 comentarios:

Publicar un comentario

Design by WPThemesExpert | Blogger Template by BlogTemplate4U