SENDA BELARRAK ( SALBIA)

Erabilera asko eta ezberdinak ditu landare honek. Dituen propietateak direla eta, betidanik izan da oso erabilia. Kanpoan eta barnean erabil daiteke salbia; Kanpoko erabilerari dagokionez, zauriak ixteko erabiltzen da batik bat. Barnerako aldiz, gauza askotarako balio du: ahoko arazoak, nerbioak, arazo hormonalak, buruko minak, gastroenterisa, diabetesa...... Estrogeno antzeko substantziak dituen landarea denez, lagungarria da hormonak orekatzeko. Menopausia garaian izaten diren izerditze eta arnasestuak saiheteko ere baliagarria da. Ur litro bakoitzeko 15-20 gramo hosto egosiko ditugu minutu pare batez, eta egunean 3 basokada edan. Oso nekatuta bazaude, fisikoki edota psikologikoki, eta ezin baduzu lorik egin, salbia bainu goxo bat hartu. Bizigarria eta tonikoa da. Lore eta hostoekin egindako infusioa egin eta bainuontziko uretara bota. Bitxikeria moduan esan Erdi Aroan, Salernoko eskolako sendagileek esaldi bat eskeini ziotela salbia landareari: "baratzean salbia duen pertsona ez da hiltzen". Nik badaukat!!!

0 comentarios:

Publicar un comentario

Design by WPThemesExpert | Blogger Template by BlogTemplate4U