SENDA BELARRAK (Intxusa)


Euskal Herriko bazter guztietan topatu dezakegu zuhaixka hau. Bai udaberrian, bere lore zuri fin finengaitik eta bai uda bukaeran bere fruitu beltzengaitik atentzioa deitzen duen landarea da. Senda belar bezala oso erabilia, baita homeopatian ere "sambucus nigra" bezala petxuko kartarroak sendatzeko. Makinat hartua da gure Eneko!

Sendagai bezala erabilgarriak ditu loreak, fruituak eta baita bere adarrak ere (ikusi Amona Pilarren ukendua). Bere loreekin limonada freskagarriak egin daitezke, egun neketsu baten ondoren indar berritzeko.
Bere fruituekin oso mermelada fina egin daiteke, apetitua irikitzeko eta barrutik garbitzeko ezin hobea...

 Eta bere adartxoekin pomadak egin daitezke azaleko minak osatzeko: erredurak, zauriak.....GOGORATU HONETARAKO ADARRAREN 2.AXALA ERABILI BEHAR DELA (marroia kendu eta berdea erabili)

0 comentarios:

Publicar un comentario

Design by WPThemesExpert | Blogger Template by BlogTemplate4U