BARATZE BAT NAHI DIZUT EGIN... 🎵



Egunak darmatzagu eguzkia eta hego haizea lagun izanik. Gaur, larunbata, baratzean izan gara. Jada babak eta ilarrak loretan hasiak dira eta lotzen aritu gara haizeak eta bere pisuak etzan ez ditzan! Horrez gaiz, tipulinak primeran datoz eta txukun-txukun belar txarrak kendu eta ttentte-ttentte utzi ditugu.

Neguko uztarekin zeunden bankal pare bat garbitu eta biratu ditugu datorren astean urteko tipula jartzeko. Uzta ttikia jaso (lonbardak, azelgak, letxuak eta "bruxela" batzuk, eta etxera bueltatu gara energiaz beteta!

0 comentarios:

Publicar un comentario

Design by WPThemesExpert | Blogger Template by BlogTemplate4U