Eguraldi ederra dagoela aprobetxatuz neguko banklen garbiketekin jarraitzen dugu. Garbiketen artean beti ezusteren bat topatzen duzu. Ez nintzen gogoraten alkatxofa bat jarrita nuela lore artean eta hor azaldu da bere hiru burutxorekin! Horrelakoa da natura, ezerren truke dena ematen dizu.
Alkatxofaren lorea ederra da oso eta erleek izugarri gustuko dute udaberrian. Beraz ongarri piska bat eman eta hortxe utzi dut goxo-goxo eguzkitan!
0 comentarios:
Publicar un comentario