HAZITEGIAK PRESTATZEN

Urtetik urtera etxeko tomate haziak txukun txukun jasotzen ditugu, orain garaia da piskanaka lekua, babesa, lurra prestazen hasteko. Gure tomate landarea 40 urte darama gure baserrian. Ordu hartan ardo partitzaileak ekarri zigun, Altzako baserri batetik eta ordutik hona, urtez urte joan gara tomate eder eta gozo horiek dastatzen. Gainera duela bi uda Donostiako Euskal Jaietan egin zen lehiaketa batean aurkeztu ginen tomate hoberena bezala aukeratua izan zen. Merezi du ba, urtez urte gureak diren hazi kuttun horiek jaso eta berriro ereiten.

Martxoaren hasieran leku goxo batean jarriko ditugu etxeko lekurik eguzkitsuenean haize guztietatik babesean!

0 comentarios:

Publicar un comentario

Design by WPThemesExpert | Blogger Template by BlogTemplate4U