SENDABELARRAK (LAR PUNTEN URA)

Kartarro txar baten ondorion eta irakasle hiztun baten ajez eztarria zisko eginda daukat. Egunak joan eta egunak etorri marranta eta eztarriko mina hor daukat fijo!!


Asteburua gainean dugula aprobetxatuz isil isilik egoteko asmoa daukat eta nire eztarria garbitzeko lar punten urarekin gargarak egiteko asmoa dut. Landare honek "taninoak" ditu eta inflamazioen aurka oso ona da.

Litro bat ur irakinetan eskutakada bat lar puntta botako ditut.
10 minutuz irakiten utziko dut.
Beste ordu laurden bat mazedatzen itxarongo dut.
Egunean 3-4 aldiz gargarak egingo ditut.

0 comentarios:

Publicar un comentario

Design by WPThemesExpert | Blogger Template by BlogTemplate4U